XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3

Albizturren jaio ta
Anoetan bizi,
eta oso gazterik
bertsotan asi;
gaztetxoen txapela
beti berak kasi,
orain Gipuzkoako
ori irabazi.

Beste danak autsi,
au orain nagusi,
ik goiari eutsi,
zapaltzen ez utzi;
urrengo Euskadiko
txapela jantzi.

4

Igaroko ituan
zenbait atsekabe,
txapelketak orixe
baidik zutabe:
batzutan otz-ikara,
bestetan su-labe,
beti ezin ibili
goxo ta suabe.

Orain bare-bare,
txapelaren jabe,
aundiñaren pare,
ez aiz doakabe;
txapeldun izan baiña
arrotu gabe.